XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ancel

Lyon'go gotzai laguntari Ancel yaunak esku-sartze entzutetsua izan zuan pakeari ta gudari buruz.

Oraingoan Batzarrera aurkeztu duan ideia, igaz ere azaldu izan zuan.

Baiña, orduan etzioten onartu, ametsetan ziarduela, ameskeri bat zala berak ziona, esan zioten.

Baiña, gaur egunean ideiak arin-arin baitabiltz ta arin-arin baitoaz, igazko batzarralditik oraingora bide aundi ta luzea egin da, ta arin-arin gero.

Ta igaz ameskeria iruditu zitzaiena, eurten berriz, guda uxatzeko ta urruntzeko, bide bakarra iruditu izan zitzaien.

Pakearen ta gudaren eztabaida au izan da, Batzarreko aundienetariko ta garrantzitsuenetariko bat.

Ona emen bi ataletan Ancel yaunaren ideia: 1. Gizadiaren onak eskatzen du, leterriek guda, alde bat utzi dezatela bein da betiko.

2. Ortarako bearrezko da, leterrien arteko alkartasuna egitea.

Ta alkartasun orrek leterri bakoitzaren, baita ere guztien gaindiko agintea izan bear du; ta agintearekin batez, baita ere gudak galazteko bear diran bideak, esaterako gudaloztea, iskilloak, t. a..

Onek eztu esan nai, eztegula maite bear gure aberria.

Alderantzi, aberria maitatzea ez bakarrik zillegi, baita gure kontzientziak beartzen gaituen gauza da.

Baiña maitasun arrek berak eragin bear digu, aberriarentzako onuratsuena ta bikainena billatzea:(...).